07:30etik 20:00etara moztuko dute Artike bidea, Irastorza lantigitik aurrera, hain zuzen ere. Egun horretan, saihesbideko zubiari buelta ematea aurreikusten dute. Saihesbideko lanen arduradunen arabera, “lanak eguraldiagatik baldintzatuta egongo dira, batez ere, haizeagatik”.
Saihesbideko lanen ondorioz, astelehenean eta martitzenean, Zubiaur Tar Kepa kaleko gasolindegitik aurrera, metro batzuk zirkulaziora moztuko dituztela jakinarazi dute. Hala, Landabaso industrialdeko erabiltzaileek San Martin auzotik joan beharko dute, eta BM supermerkatura, gasolindegira eta inguruko enpresetara doazen lagunei igarobidea egokituko zaiela adierazi dute.
Bestalde, jakinarazi dutenez, datorren eguaztenean, saihesbidearen bide berriaren asfaltatze lanak egitea aurreikusi dute. Lan horiekin amaitzerakoan, bide berria irekiko da eta zaharretik ezingo da joan, horretan lanak egiteko. Hala, Bermeora bide berritik sartu beharko dute ibilgailuek.
Aipatu lan guztiak, eguraldiak baldintzatuko ditu eta aldaketak egon daitezkeela diote.