Ziortza-Bolibarko Kanpape erretiratuen elkarteak jaialdia egingo du bihar
Bertsolariek, musikariek eta kantariek parte hartuko dute jaialdian. Kanpapekoen esanetan, 2015ean «zerbait berezia» egin nahi zutelako antolatu dute ekintza. Ikuskizuna doan izango daZiortza-Bolibarko Kanpape erretiratuen elkarteak jaialdia egingo d...
Bertsolariek, musikariek eta kantariek parte hartuko dute jaialdian. Kanpapekoen esanetan, 2015ean «zerbait berezia» egin nahi zutelako antolatu dute ekintza. Ikuskizuna doan izango da
Ziortza-Bolibarko Kanpape erretiratuen elkarteak jaialdia egingo du bihar, Santo Tomas parrokian. Bateko eta besteko herritarrei jaialdian parte hartzeko gonbitea egin diete elkarteko kideek.19:30erako dago jarrita hitzordua. Izan ere, ordu horretan bertan hasiko da jai giroa Ziortza-Bolibarko parrokian. Xabier Amurizak eta Mañukortak bertsotan egingo dute. Eta Mikel Ansola pianojoleak ere bere abilezia erakutsiko du.
Kanpapekoak, gustura
Hori gutxi ez, eta Xemein abesbatzak kantaldia eskainiko du. Sarrera doakoa izango da, eta erretiratuen elkarteko kideek herritarrei bertara joateko gonbitea egin diete. «Etor daitezela».
Kanpapeko kideek aurten zer edo zer berezia egin nahi zutelako antolatu zuten jaialdia. «Ez dugu urtero egiten. Baina aurten zerbait egitea pentsatu genuen, eta gustura egin dugu», adierazi dute elkarteko kideek.
Horrela ba, lotzen eta lotzen, arratsalde osoa igarotzeko ekitaldiak antolatu dituzte elkartekideek, Ziortza-Bolibarko Udalaren languntzagaz.