Zelaia argi txikiz beteko dute gaur iluntzean
Erabakitzeko eskubidearen aldarria zabaltzen jarraitzeko asmoz, ekimen berezia antolatu du gaur iluntzerako Markina-Xemeingo Gure Esku Dago dinamikak. Mosaiko erraldoi argitsua osatu nahi dute Zelaian.Gaur 19:00etan da hitzordua, eta herritar guztiak g...
Gaur 19:00etan da hitzordua, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Argia egiteko linternak edo mugikorrak eramatea eskatu dute antolatzaileek.
Eguraldiari ere aurrea hartu dio, gainera, Markina-Xemeingo Gure Esku Dagok, eta asmoa mosaikoa Zelaian osatzea bada ere, eguraldi txarra eginez gero, Zelaian barik, ekimena herriko frontoi nagusian egingo dela eman dute jakitera.
Bidea argitzeko garaia badela eta herritar guztiak Zelaian espero dituztela azpimarratu dute dinamikako kideek, «denon artean iluntasuna argitzeko», esan dute.