Yolanda Eizagirre ondarrutarraren argazkiak ikusgai daude Etxelilan
Erakusketa urtarrilaren 31ra arte dago zabalik; martitzenetik domekara, 16:30etik 20:30era. Denetara, 26 argazki ikus daitezke erakusketan; 2014ko udazkenean ateratakoak gehienakUrtarrilaren 31ra arte ikusgai daude Etxelilan Yolanda Eizagirre argazkila...
Erakusketa urtarrilaren 31ra arte dago zabalik; martitzenetik domekara, 16:30etik 20:30era. Denetara, 26 argazki ikus daitezke erakusketan; 2014ko udazkenean ateratakoak gehienak
Urtarrilaren 31ra arte ikusgai daude Etxelilan Yolanda Eizagirre argazkilari ondarrutarraren beharrak. Etxelilakoa Eizagirrek Ondarroan egiten duen bigarren argazki erakusketa da. Lehenegoa 2010ean Uxu emakume taldeak antolatuta egin zuen, eta oraingoan, 7 emakume en movimiento taldeak antolatuta.Aurreko esperientziagaz «oso gustura» geratu zela nabarmendu du argazkilariak. «Oraingo honetan nire argazkien erakusketa bat egitera animatuko nintzatekeen galdetu zidaten, eta baietz esan nien», azaldu du Eizagirrek.
Denetara, 26 argazki ikus daitezke erakusketan. Gehienak 2014ko udazkenean ateratako argazkiak dira. Denetariko gaiak azaltzen dira argazkietan: Ondarroako kaleetako hainbat txoko eta paraje ezkutu, zaldiak, kalatxoriak, olatuak, itsasontziak eta mendi eta itsas giroko paisaiak.
Argazkietan, batez ere, Ondarroa eta bere inguruak agertzen dira. Beti ere, argiarekin jolasean eta xehetasunei erreparatzen aritu da ondarrutarra. «Argazkietan toki batean plano orokor bat erakutsi beharrean, gauza zehatzak fokatu ditut. Xehetasunetan arreta jartzea nahiago izaten dut».
Kalatxori, olatu eta zaldiak
Erakusketan, gainera, kalatxori, olatu eta zaldi ugariren argazkiak agertzen dira. «Kalatxoriekin obsesio txiki bat dut. Kalatxoriak itsasoko arratoiak direla esaten dute batzuek. Niri, ostera, maitagarriak iruditzen zaizkit. Olatuak ere oso gogoko ditut. Olatuak dauden tokian hantxe nago ni. Horrez gain, zaldiei argazkiak ateratzea ere oso gustukoa dut, argazki asko ditut. Goimendia parean, esaterako, orduak egoten naiz zaldiei begira».
Argazkien tamainari eta koloreari dagokionez, gehienak 20?25 zentimetroko tamaina dute, eta koloretakoak dira. Hala ere, tartean tarteko, argazki handiagoak eta txikiagoak edota zuri-beltzekoak ere aurki ditzake erakusketara doan bisitariak.
Erakusketa urtarrilaren 31ra arte zabalik dago; martitzenetik domekara 16:30etik 20:30era.