Mutrikuko pala txapelketako finalak zapatuan jokatuko dira
Lehen mailako azken bikote finalista argituta, zapatuan finalean parte hartuko duten lau bikoteak prest daude Miruaitzeko kantxan onena emateko. Izan ere, zapatuan partidua atzeratu eta gero, eguaztenean jakin izan zen lehen mailako bigarren bikote fin...
Finalak 10:30ean hasiko dira. Bigarren mailakoen txanda izango da hasteko; Zigor eta Joxemi, Keparen eta Eduren aurka ariko dira. Ondoren, lehen mailakoen txanda izango da. Isaac eta Manzisidor, Igorren eta Xabi Garalde faboritoei txapela kentzen saiatuko dira.
Eguazten iluntzean lehen mailako azken finalistak erabaki ziren. «Partida oso gogorra» jokatu zuten Igorrek eta Xabi Garaldek, Kepa Arrizabalagaren eta Aitorren aurka. Aurreko zapatuan ukondoan palakada jaso eta gero, minarekin jarraitzen zuen oraindik ere Igorrek.
Azkenean, iaz txapela lortu zuten Igorrek eta Xabi Garaldek 30-21 irabazi zuten. Berdinketaz betetako partida luzea jokatu zuten.