Meñikak ez du deklaratu Guardia Zibilaren aurrean
Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari uko egin zion Ibon Meñika Gernika-Lumoko bizilagunak atzo. Hala ere, epailearen aurrean deklarazioa emateko prest dagoela esan du. Zitazioaren arabera, ustez «langileen eskubideen kontrako» delitu bategatik de...
Orain arte, ETAko kide izatea, «terrorismoa goratzea» eta «erakunde armatua finantzatzea» ziren 2013an atxilotutakoei leporatzen zizkieten delituak.
17:45ean agertu behar zuen atzo zuen Ibon Meñika Gernika-Lumoko bizilagunak Bilboko La Salve Guardia Zibilaren kuartelean. Deklaratzera joateko abisua hartu zuen herenegun, Herrira-ren kontrako operazioan 2013ko irailean atxilotu eta auzipetu dituzten gainontzeko euskal herritarrek legez.
Barne Ministerioa auzitara
Bost izan ziren atzo La Salvera joan behar izan zuten bizkaitarrak; bi joan ziren goizean, eta arratsaldean beste hirurak. Dena arin joan zela azaldu zuen Meñikak handik ateratzerakoan: «Tramite hutsa izan da».
Herrira-ren kontrako operaziotik urtebetera, Espainiako Barne Ministerioa auzitara eraman zuten atxilotutako hemezortzi lagunek, kalte moralak eta euren ohorea urratzeagatik. Herrira «ETAren tentakulua» zela esan zuen Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak. Gogorarazi zuten, epaituak izan barik egin zituela Fernandez Diazek adierazpenok, eta haien argazkiak eta nortasun agiri zenbakia zabaldu zirela, errugabetasun presuntzioa urratuta.