Josean Lekue, Athletic taldeko osagileak hitzaldia emango du
LEKEITIO // Josean Lekue Athletic futbol taldeko osagileak lehen sorospenei buruzko berbaldia emango du urtarrilaren 23an, 19:00etan, Lekeitioko Ikusgarri aretoan. Berbaldia kirolean ari direnei zuzenduta dago batez ere, eta dohainik izango da. Lekeiti...
LEKEITIO // Josean Lekue Athletic futbol taldeko osagileak lehen sorospenei buruzko berbaldia emango du urtarrilaren 23an, 19:00etan, Lekeitioko Ikusgarri aretoan. Berbaldia kirolean ari direnei zuzenduta dago batez ere, eta dohainik izango da. Lekeitio FT eta Athletic taldeek antolatu dute hitzaldia Lekeitioko Udalaren laguntzagaz.