Herri izaera daukan auzo bereziaren aldaketa
Argazkietan XX. mende hasierako Natxitua ageri da. Herri eta auzo gehienek bezala, Natxituak ere aldaketa handia jasan zuen mende horretan. Etxebizitza kopuruak nabarmen egin zuen gora, eta azpiegiturak ere hobetu ziren, errepidea tarteko. Natxitua Eak...
Argazkietan XX. mende hasierako Natxitua ageri da. Herri eta auzo gehienek bezala, Natxituak ere aldaketa handia jasan zuen mende horretan. Etxebizitza kopuruak nabarmen egin zuen gora, eta azpiegiturak ere hobetu ziren, errepidea tarteko. Natxitua Eako udalerriko auzo bat da gaur egun, baina ez da beti horrela izan. 1884ra arte auzoak herri izaera zeukan. Urte horretan, baina, Natxituak, Bedaronak eta Eak bat egin zuten. Goiko argazkiak 1910eko hamarkadan atera zituen Indalecio Ojangurenek.