Vaiven Produkzioak antzerki taldeak
Happy End lana taularatuko du Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, gaur, 20:30etik aurrera. Komedia beltzean oinarrituta, lanak gidoi berezia eta berritzailea dauka. Hala, antzerki zaleek ederto pasatzeko moduko ikuskizuna da.
Taldeak errealitatearekiko sentitzen duenagaz leial izateko asmoagaz,
Happy End lanak egunerokotasuneko hainbat gai jorratzen ditu, umore beltza erabilita.
Besteak beste, krisi ekonomikoa eta bertatik eratorritako norbanakoen krisiak izango dituzte hizpide Xabi Donosti, Garbiñe Insausti eta Ana Pimenta aktoreek. Hala, krisi garaian sortu ohi diren negozioetaz ariko dira, tabua den gai bat erabilita: 2norbere buruaz beste egiteko erabaki zail eta librea”.
Gai horrek giza baldintzen inguruko gogoetan murgiltzeko aukera emango die ikusleei. Izan ere, krisiak kolpatutako norbanakoei eman nahi izan diote berba.
Laburpena
Happy End norbanakoei bere buruaz beste egiten laguntzen dien isilpeko elkarte bat da. Elkartea krisi ekonomikoaren gerizpean loratu da. Azken aldiko ekonomiaren hobekuntzak, baina, gogor eragin dio negozioari. Hala, isilpeko elkartea bezeroak galtzen hasi da. Erretiroa aldez aurretik hartzera behartutako andereñoa eta zorrez lepo etxea galtzeko zorian dagoen gaztea dira antzezlaneko protagonista nagusiak.