Gurrutxaga Beikozinin egongo da etzi
Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa eskainiko du Zuhaitz Gurrutxagak etzi, Ondarroako Beikozinin, 19:00etan. Real Sociedad, Rayo Vallecano eta Real Unioneko jokalari ohiak zuzen hitz egin izan du orain arte, baina bakarrizketan bere ibilbidean ...
Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa eskainiko du Zuhaitz Gurrutxagak etzi, Ondarroako Beikozinin, 19:00etan. Real Sociedad, Rayo Vallecano eta Real Unioneko jokalari ohiak zuzen hitz egin izan du orain arte, baina bakarrizketan bere ibilbidean bizitako pasadizoak eta inoiz kontatu bariko kontuak mahairatzen ditu. Bakarrizketak arrakasta handia eduki du herri askotan.