Busturialdeko I. enpresa ideia lehiaketak, baina, hiru sari banatu ditu. Lehenengo saria Gernika-Lumora joan bada, gainontzeko biak bermeotarrentzat izan dira. Dalata.net eta Longane-Urdaibai S.L izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Bermeoko kontserbak eta turismoa uztartzen dituen enpresa da bigarren saria jaso duen Dalata.net. 2014an sortu zen, eta urte bereko Arrain Azokan eman zuten ezagutzera. Ideiaren sortzaileak Unai Bilbao eta Ekaitz Goienetxea bermeotarrak eta Sergio Matellanes bilbotarra dira.
Hirugarren sariak, berriz, lehen sektoreagaz zerikusia dauka. Hain zuzen ere, Longane-Urdaibai S.L eskualdeko nekazaritza eta produktuen dinamizazio plataformari eman diote. Bi anai bermeotar dira ideiaren sortzaileak: Xabier eta Mikel Ojinaga. 2014ko otsailean sortu zuten enpresa, eta Bermeoko Landa eremuan kokatu dute. Bi ardatz nagusi dituzte; alde batetik, euren baserrian ekoizten dituzten produktuak gero eta ekologikoagoak izatea, eta bestetik, eskualdeko ekoizle eta bezeroen arteko harreman zuzena bermatzea.
Busturialdean antolatu duten lehenengo enpresa ideia lehiaketara 24 enpresa eta enpresa ideia aurkertu dituzte.