Arraina nahikoa garesti saldu dute asteon Ondarroako bentan
Baxurako arrantzaleek nahikoa prezioa onean saldu dituzte arrainak Ondarroako Kalare Deuna kofradiako bentalekuan asteon. «Urteko data hauetarako prezio garestian saldu da arraina. Txalupa gutxi dabil arrantzan, eta horrek ere eragina izan du prezioet...
Urtarrilaren amaierara arte, txalupa asko martxan ez direla egongo uste dute kofradiako arduradunek. «Aurtengo urtarrila eta otsaila nahikoa eskasak izango dira. Txalupak pixkanaka ugaritzen hasiko direla uste dugu», gaineratu dute.
Gauzak horrela, berdel kanpaina hasteagaz batera txalupak ugaritzen hasiko diren ustea daukate.
Txitxarro gutxiago
Asteon, batez ere, boba, buzten baltza eta betandi nahikoa porturatu dituzte arrantzaleek. Horrez gain, txitxarroa ere ekarri dute, baina kopuru txikiagoan. «Martitzenean eta eguaztenean nahikoa arrain eduki dugu saltzeko bentalekuan; gaur eduki dugu gutxien», azaldu zuen atzo benta arduradunak.