19:00etan hasiko da partidua Zamorakoen Angel Nieto udal pabiloian. Hain zuzen, Zamarat taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak etzi, bertoko saskibaloi jokalariek.
Hamalau partidu jolastuta, 8 irabazi dituzte orain arte gernikarrek, eta, gainontzeko seiak, berriz, galdu egin dituzte. Horren ondorioz, Emakumeen Ligako sailkapen orokorrean seigarren postuan dira Gernika Bizkaiako neskak. Hala ere, Embutidos Pajariel Bembibre bosgarren sailkatuagaz puntu kopuruan berdinduta daude gernikarrak. Hain zuzen, biek ala biek hogeita bina puntu dituzte.
Zamorako (Gaztela eta Leon) Zamarat saskibaloi taldea, bestalde, zortzigarren sailkatua da, hamalau puntutatik sei irabazi eta zortzi galdu ostean. Azken talde horrek 20 puntu ditu, Rivas Ecopolis zazpigarren sailkatuak bezala.
Gernikarrek, hortaz, sailkapeneko goragoko eta beheragoko taldeak gertu-gertu dituzte. Beraz, sailkapenean gora egin eta beheragokoei errenta handiagoa atera nahi badiote, behintzat, zapatuko partida irabazi egin beharko dute.