Programa berri bat eskainiko du aurten Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak. Hain zuzen ere, mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei zuzendutako laguntza psikologikoa emateko taldea sortuko dute.
Patronatutik azaldutakoaren arabera, “mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileek, askotan, antsietatea, depresioa edota gainkarga sufritzen dute”. Hori dela eta, sortuko duten talde horren helburua “sintoma horiek sufritzen dituzten familietako zaintzaileei horiek gutxitzen laguntzea, edota sufritzen ez dutenei horiek saihesten laguntzea” dela azaldu dute.
Ikastaroa doakoa izango da eta urtarrilaren 22an, egunean, hasiko da. Interesa duten horiek guztiek Gizarte Ongizaterako Udal Patronatura hurbildu beharko dute izena ematera urtarrilaren 22a baino lehen.
Taldea Gizarte eta Kultura Etxean bilduko da datorren eguenean 17:00etan, eta aste birik behin batuko direla zehaztu dute. Jakinarazi dutenez, psikologo batek gidatuko ditu saioak. Taldea, gainera, irekia izango dela diote, urtean zehar parte hartu gura duten horientzako.