Urteko lehen mendi irteera egingo dute domekan Ganeroitzera
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek 2015eko lehenengo irteera bateratua izango dute domekan. Barakaldotik Alonsotegirainoko ibilbidea egingo dute mendiz mendi.Egun erdiko irteera izango da domekakoa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, gutxi gora...
Egun erdiko irteera izango da domekakoa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, gutxi gora-behera, 3 ordu eta 45 bat minutuan egiteko modukoa. Guztira 12 kilometro eta erdi egingo dituzte, eta ondorengoa izango dute ibilbidea: Gorostitza (Barakaldo), Arroleza (454 m.), Tellitu (458 m.), Sasiburu (459 m.), Peñas Blancas (469 m.), Ganeroitz (561 m.) eta Alonsotegi.
«Hasieran, Arrolezara iritsi arte aldapa dago, gero, erraz joaten da», azaldu dute Lekeitioko Lumentza Mendi Taldekoek. Bateren bat gaizki badoa, Ganeroitzera ez igotzeko aukera ere badagoela esan dute antolatzaileek, «ibilbideari 30 edo 45 minutu kenduz». Bazkalordurako etxera itzuliko direla jakitera eman dute Lumentzakoek.
Autobusak
Mendi irteeran parte hartzeko izena ohiko lekuetan eman behar da: Arantzaren bitxidendan Lekeition, Markina-Xemeingo Disneyn, Ondarroako Anaitasunan eta Mutrikuko Aparra jantzi dendan.
Autobusak 07:15ean irtengo du Debatik Mutrikurantz, eta 07:30 aldera egongo da Ondarroan. 07:45ean izango dute hitzordua Markina-Xemeinen.