Musika bandak eta magia ikuskizunak domeka girotuko dute Mutrikun
Bandak urteroko Nazareno Eguneko kontzertua eskainiko du. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua Zabielgo ganbaran egingo da. Asier Kidam magoa Zabielen egongo da, arratsaldeanMutrikuko Musika Bandaren urteko lehenengo kontzertua eta Asier Kidam magoa...
Bandak urteroko Nazareno Eguneko kontzertua eskainiko du. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua Zabielgo ganbaran egingo da. Asier Kidam magoa Zabielen egongo da, arratsaldean
Mutrikuko Musika Bandaren urteko lehenengo kontzertua eta Asier Kidam magoaren ikuskizuna egongo dira domekan, Mutrikun. 13:00etan eskainiko du kontzertua Musika bandak, Zabiel plazan; magia ikuskizuna 18:30ean hasiko da, Zabiel kultur etxean.Musika bandak urteroko Nazareno Eguneko kontzertua eskainiko du. «Meza aurretik eta ostean kalejira egingo dugu, eta ostean, Zabiel plazan eskainiko dugu kontzertua», azaldu du Karlos Eskudero bandako zuzendariak. Hitzordua Zabiel plazan jarrita badago ere, eguraldi txarra eginez gero, saioa Zabielgo ganbarara pasatuko dela iragarri dute Mutrikuko Udaleko kultura saileko arduradunek eta Eskuderok.
Besteak beste, pasodoblea, Walt Disney-ren Fantasia, eta nola ez, Iñaki Lekuberen Mutrikuar abestiak eskainiko dituzte herriko musikariek. «Azken horrek arrakasta handia dauka herritarrengan; asko gustatzen zaie Lekuberen herriko abesti nahasketa hori».
Behin musikarien emanaldia entzun eta gero, arratsaldean bestelako hitzordua izango dute herritarrek: magia ikuskizuna.
Kidam magoa
Horretan, Kidam magoak heldu zein umeei zuzendutako ikuskizuna eskainiko du, doan.
Urteetako esperientzia duen magoa da Kidam. «7 urte nituenean hasi nintzen magiarekin interesatzen. Debuta, baina, hiru urte beranduago egin nuen. Orduz geroztik, izugarri gozatu dut eskainitako emanaldi guztietan».
2.000 ikuskizun baino gehiago eskaini izan ditu Kidamek. «Eskarmentu handia daukat magia profesionalean. Espainiako telebista kateetan lan egin dut, baita ETBn ere, eta antzokietan, kultur etxeetan, erakundeetan, hezkuntza-zentroetan… ere aritu izan naiz», gaineratu du mago gasteiztarrak.