Liburutegia goiz eta arratsaldez egongo da zabalik urtarrilean
MUNDAKA/ Azterketa garaian herriko ikasleek liburutegian ikasteko denbora gehiago izan dezaten, Mundakako Jose Maria Etxeita udal liburutegiak ordutegia luzatu du. Hala, urtarrilaren 31a bitartean, goiz eta arratsaldez zabalik egongo dela jakinarazi du...
MUNDAKA/ Azterketa garaian herriko ikasleek liburutegian ikasteko denbora gehiago izan dezaten, Mundakako Jose Maria Etxeita udal liburutegiak ordutegia luzatu du. Hala, urtarrilaren 31a bitartean, goiz eta arratsaldez zabalik egongo dela jakinarazi dute. 09:30etik 13:30era joan ahalko dute ikasleek goizean, eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara.