Espainiako Mughing Kopako lasterketa lehiatuko du domekan Iskander Kobeagak
Bikejoring (bizikletan) modalitatean lehiatuko da Ereñoko gaztea domekan Comillaseko (Kantabria) lurretan. Espainiako Kopako lasterketa bat izango da, eta 10:00etan emango diote hasiera lehiari.
Irabazteko helburuagaz abiatuko da Euskal Herritik Kantabriara Busturialdeko gaztea; hartara, puntuak lortuta, sailkapeneko lehenengo postua ziurtatzeko.
Izan ere, gaur gaurkoz, lehenengo postuan da Kobeaga Espainiako Kopako senior mailan; hala ere, postu hori bereganatzeko domekako lasterketaz gain, beste bitan neurtu beharko ditu indarrak gainontzeko parte hartzaileekin. Hurrengo lasterketa, hain zuzen, Estradan (Pontevedra, Galizia, Espainia) lehiatu beharko du otsailaren 1ean, domekan. Kataluniakoa, berriz, otsailaren 14an, zapatuan, egingo dutelako aurreikusten dute; hala ere, oraindik data zehazteke dago.
Lurreko hiru lasterketa horiek burututa, edurretara joateko asmoa du ereñarrak, bertan entrenatzeko; izan ere, bere asmoa, martxoaren 7 eta 8an Baqueiran (Katalunia) ospatuko den Espainiako txapelketan lehiatzea da.