Humboldt-en erakusketan murgiltzeko bisita gidatua egingo da gaur
Domekara arte egongo da Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan ikusgai dagoen Wilhem Von Humboldt-en Euskaldunen herrian barrena erakusketaz gozatzeko aukera. Hala ere, egun hori orduko, erakusketa era berezian bisitatu ahalko du herritarrak; izan ere, G...
Pablo Donezar, Iñaki Imaz, Diego Matxinbarrena, Peio Mitxelena, Idoia Monton eta Gema Intxausti (Gernika-Lumo) artistaren hamar serigrafiek osatzen dute Humboldt-en erakusketa. Testuak Humboldt-en Euskaldunen herrian barrena liburuan oinarrituta daude. Halaber, Humboldt-en biografia, obra eta Euskal Herrira egindako bidaia biltzen duten hiru argibide-taula daude ikusgai erakusketan. Gainera, erakusketa bisitatzen duenak aipatutako liburua irakurtzeko aukera edukiko du.