Herri baratzeak martxan jartzeko bigarren saioa egingo dute etzi
Gernika-Lumoko Udalak sustatuta, herri baratzeak martxan jartzeko parte hartze prozesua martxan dago. Joan den barikuan egin zuten aurkezpena, Gernika-Lumoko Astran, eta zapatu goizean egingo dute parte hartze prozesuaren bigarren saioa. 11:00etan batu...
Aurreko barikuan egin zuten aurkezpenaren balorazio oso positiboa egin du Gernika-Lumoko Ingurumen zinegotzi Jose Ramon Bilbaok: «Mota askotako pertsonak etorri ziren aurkezpenera, eta interes handia sortu du proiektuak. Arkibai arkitektura taldekoek eta Ramon Zearreta adituak ere parte hartu zuten, eta beste herrietako adibideak erakutsi zizkiguten. Orain, Gernika-Lumori dagokio bere eredua zehaztea».
Horretarako, zapatuan egingo duten saioan ortuak nolakoak izango diren eta nola kudeatuko diren proposatu eta eztabaidatuko dute.
Piperra eta gatza izeneko proiektuaren baitan, ehun baratze inguru egokitu gura ditu udalak. Bilbaok, bere aldetik, eskerrak eman gura dizkie lurzoruak herri erabilerarako utzi dituzten ugazabei.