Gernika-Lumo bisitatu duten turisten kopuruak gora egin du 2014an
2013an baino %13 bisitari gehiago izan ditu Gernika-Lumok 2014an. Hala adierazi du Turismo zinegotzi Begoña Landak. Guztira, 62.482 bisitari hartu zituen Turismo bulegoak iaz, eta datu horiek «emaitza oso onak» adierazten dituztela esan du.Espainiat...
Espainiatik, Frantziatik, Herrialde Katalanetatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik… Mundu zabaleko turisten bisitak erregistratu zituen bulegoak ia, baita Euskal Herriko hainbat txokotatik heldutako bisitarienak ere. Hain zuzen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik heldutako bisitarien kopuruak nabarmen egin du gora, Landaren esanetan.