Euskara ikasten dutenak diruz lagunduko ditu Mutrikuko Udalak
Aurten ere, euskara ikasi edo alfabetatu nahi dutenei laguntza emango die Mutrikuko Udalak.Udal euskaltegian ikasten ari diren mutrikuar guztiek laguntza jasoko dute. Laguntzak euskaltegian bertan bideratuko dira, barne beka-sistema bidez.Mutrikun erro...
Udal euskaltegian ikasten ari diren mutrikuar guztiek laguntza jasoko dute. Laguntzak euskaltegian bertan bideratuko dira, barne beka-sistema bidez.
Mutrikun erroldatukoek ikastaroaren erdia bueltan jasoko dute, baldin-eta baldintza batzuk betetzen badituzte.Hain zuzen ere, asistentzia %80 edo handiagoa izan beharko da, ikastaroa amaitu egin behar da, eta gutxieneko errendimendu bat erakutsi behar da, urrats bat gaindituta, esate baterako.
Era berean, langabetuek, ikasleek, erretiratuek eta 12 urtetik beherako haurrak dituztenek matrikularen erdia ordainduko dute hasieratik.
Berrikuntzak
Horrez gain, urtarrilean irailaz geroztik martxan dauden taldeetan izena emateko aukera dagoela jakinarazi du udalak. Gauzak horrela, urtarrilean izena ematen dutenek ez dute urte guztiko matrikula ordainduko.
Aurten, gainera, berrikuntzak daudela iragarri du udalak. Modu horretara, udal euskaltegitik kanpo ikasi beharra duten mutrikuarrentzat ere laguntzak egongo dira. «Udal euskaltegia izan beharko da lehen aukera beti. Baina ez dugu nahi bertan taldea sortu ezin izanagatik ikasleren bat euskara ikasi gabe gelditzea. Horregatik eskainiko ditu udalak diru laguntza berri horiek», azaldu du Joakin Larrañaga euskara zinegotziak.
Hurrengo bi egoeratan daudenek jasoko ahalko dituzte laguntzak. Alde batetik, udal euskaltegian izena eman, baina eskatutako ikastaroa atera ez zaienek, eta, bestetik, nahitaez kanpoko euskaltegi batera joan direnek, kanpoan ikasten daudelako, adibidez. Jasoko duten laguntza ez da ordainduko dutenaren araberakoa izango, udal euskategiko prezioen araberakoa baizik (1,15 euro ordua).
Kanpoan ikasten ari direnek eskaera udaletxean bertan egin beharko dute urtarrilaren 31 baino lehen. Eskaera-orriak udaletxeko harreran edo www.mutriku.net webgunean jaso daitezke.