Ea-Gernika ibilbidea egingo du Goi Zalek domekan
Mendi irteera antolatu du Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak asteburu honetarako. Hain zuzen ere, Ea eta Gernika-Lumo arteko mendi ibilbidea egingo dute oraingoan.Irteeran parte hartu gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik, eta gaur izango...
Irteeran parte hartu gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik, eta gaur izango du horretarako aukera, Goi Zaleren lokalean (20:00etatik 21:30era). Bazkide direnek 4 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 6 euro.
15 kilometroko ibilbidea egingo dute, Eatik hasita. Horretarako, 09:00etan batuko dira domekan, Gernika-Lumoko autobus geltokian.