Deklaratzeari uko egin dio Ibon Meñikak
La Salveko kuartelean agertzeko abisua hartu zuen atzo
Poliziaren aurrean ez du deklaratu, baina, Herrira-ren kontrako auzian inputatuta dauden gainontzekoek legez, epailearen aurrean deklarazioa emateko prest agertu da Meñika. Hala ere, aurrerantzean ze prozedura jarraituko duten ez dakite auzipetuek. Atzo jasotako zitazioaren arabera, ustez «langileen eskubideen kontrako» delitu bategatik deitu dituzte deklaratzera. Hala ere, guardia zibilek ez diete inolako azalpenik eman.
Orain arte, ETAko kide izatea, «terrorismoa goratzea» eta «erakunde armatua finantzatzea» ziren 2013an atxilotutako 18 lagunei leporatzen zizkieten delituak.