Bildu Sukarrietak herri batzarrera deitu ditu bihar herritarrak
Hari Gara dinamikaren barruan, herri batzarra egingo du bihar Bildu Sukarrietak herrian bertan. Koalizioak herritar guztiak gonbidatu ditu bertara, «haien ideiek eta parte hartzeak egiten dute-eta herria». Hain zuzen, 19:30ean hasiko dute aipatu batz...
Datorren maiatzean ospatuko diren udal hauteskundeei begirako batzarra izango da. Hala, bihar udaletxean bilduta, Sukarrietarako aurreikusten duten herri programa aurkeztuko dute.
Herrian hobekuntzak egiteko, hiru arlotan banatu du aurten Bilduk bere herri programa: batetik, udaletxeak administrazio modura beharrezkoak dituen hobekuntzak azaldu dituzte; bestetik, herrian hobeto bizi ahal izateko proposamenak bildu dituzte, eta, azkenik, Sukarrietak beharrezkoak dituen eraikinak zerrendatu dituzte.
Halaber, Sukarrietako zerrenda ere ezagutaraziko dute bihar.