Bigarren sailkatuaren kontra jokatuko du Gernikak, eta azkenaurrekoaren kontra Bermeok
Gernika fútbol taldearentzat jardunaldi garrantzitsua izango da asteburukoa. Izan ere, Portugalete bigarren sailkatuaren kontra jokatu beharko dute, hirugarren postuan diren gernikarrek. Partida irabaziz gero, bertokoek hirugarren postuari eutsiko liokete, eta Portugaleteko taldearengandik puntu bakarrarera jarriko lirateke. Domekan neurtuko dituzte indarrak, 17:00etan, Urbieta futbol zelaian.
Domekakoak partida orekatua izan beharko luke. Portugalete eta Gernika gol gutxien jasotzen dituzten taldeak dira, Arenasegaz batera. Hala, gola garesti egongo da Urbietan. Gernikak punturik lortu ezean, hirugarren postua galtzeko arrisku bizia izango luke bertoko taldeak.
Bermeo, bestalde, Amurrio azkenaurreko sailkatuaren kontra lehiatuko da. Hala, irabazi beharreko norgehiagoka da bermeotarrentzat, arazo larrietan sartu nahi ez badute. Izan ere, bermeotarrak hamabigarren sailkatuak dira, eta atzeko taldeak nahiko hurbil dituzte.
Bermeok ere, etxeko zaleen babesa izango du asteburuan. Zapatuan jokatuko du, Itxas-ganen, 17:00etan hasita.