Bigarren eskuko merkatua egingo dute zapatuan, Mundakan
Jadanik erabiltzen ez dituzten gauzak dituztenek zapatuan Mundakan egingo duten bigarren eskuko azokan saltzeko edo trukatzeko aukera izango dute. Plazan egingo dute azoka hori, eta derrigorrezkoa da aurretiaz izena ematea.Gehienez hogei erakusmahai e...
Gehienez hogei erakusmahai egon daitezke. Soberan dituzten gauzak saltzeko asmoa duten horiek, beraz, 677 002 608 (Mili) telefono zenbakira deitu beharko dute erreserba egiteko. Gaur da izena emateko azken eguna.
Edozein gauzarekin parte hartu daiteke azokan, janaria eta abereak izan ezik, «debekatuta daude». Azokara eroaten diren gauzak, bestalde, egoera onean egon beharko dutela azaldu dute antolatzaileek.
Parte hartzaile bakoitzak Mundakako Udalak utzitako mahai bat eta aulki bat edukiko du. Azoka amaitzerakoan, bakoitzak erakusmahaia izan duen tokia garbi uzteko konpromisoa hartuko du. 10:30etik 14:30eara izango da azoka, Mundakako udaletxe aurreko plazan.