San Martin auzoko edukiontzi berria
Hala, bost dira jada Bermeon dauden mota horretako edukiontziak. Honako lekuetan aurki daitezke: udal azokan, osasun etxean, Gonzalo Nardiz enparantzan, tren geltoki ondoan, eta azkena, San Martin auzokoa.
Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailetik jakinarazi dutenez, “San Martin auzotik hurbilen zegoen arropen edukiontzia udal azokakoa zen, baina auzaren tamaina kontuan hartuta, beharrezkotzat jo dugu edukiontzi berri bat jartzea auzo horretako batze zerbitzua indartzeko helburuz”.
Edukiontzi horiek arropak eta oinetakoak batzeaz gain, jostailuak, liburuak eta etxetresna txikiak era biltzen dituzte.
Bestalde, bilketa zerbitzua orain Garbiker elkarte publikoak egiten duela jakinarazi dute Ingurumen Sailetik, Bermeoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bat sinatu ondoren. Orain arte, Kooperak ematen zuen zerbitzua.