Sormen Saria irabazi du Arriaga Euskal Artisautzak
30 udalerritako 183 saltokik parte hartu dute Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duen Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan. Markina-Xemeingo Arriaga Euskal Artisautzak Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako Sormenari Saria irabazi du Maitasunaren eztanda ...
30 udalerritako 183 saltokik parte hartu dute Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duen Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan. Markina-Xemeingo Arriaga Euskal Artisautzak Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako Sormenari Saria irabazi du Maitasunaren eztanda izeneko erakusleihoagaz [ezkerrean]. Bizkaiko 31. Erakusleihoen lehiaketako sari lokala, berriz, Bermeoko Beitia saltokiarentzat izan da [eskuman]. Irizpide artistikoak, teknikoak eta merkataritza arlokoak kontuan hartzen dituzte sariak zeini eman erabakitzerakoan, eta arlo ezberdinetako profesionalek, merkatariek eta Bilboko Merkataritza Ganberako kideek osatzen dute epaimahaia.