Morgako Udalak jakinarazi duenez, herriko kultur etxeak ordutegi berria izango du aurrerantzean. Asteburuetan ez ezik, astelehenetik barikura bitartean ere zabalduko dute kultur etxea, 17:00etatik 19:00etara. Gazteen eskola errefortsua, liburutegia, eta ludoteka zerbitzuak izango dira zabalik.