Mutrikuko herribusak asteburuko zerbitzua eskainiko du udan
Aurten ere herribus zerbitzuak martxan jarraituko duela nabarmendu du Joxean Agirregomezkorta udal gobernazioburuak. «2014an 5.000 bidaiatik gora egin dituzte herritarrek bertan; beraz, argi daukagu zerbitzua eskaintzen duela».Udan, gainera, zerbitzu...
Udan, gainera, zerbitzuak herritarrentzako aldaketa garrantzitsu bat izango du: uztailean eta abuztuan asteburuetan ere herribusa egongo da. «Gidariek esandakoei kasu eginda eta enpresaren gomendioak jarraituta egin dugu aldaketa».
Bestalde, udako bi hilabete horietan arratsaldeko zerbitzua ez eskaintzeko erabakia hartu da. «Dirudienez, uztailean eta abuztuan arratsaldez apenas erabiltzen zen zerbitzua». Beraz, arratsaldeko ordu horiek kendu eta asteburuan zerbitzua eskaintzea erabaki da.