Irakurleen txokoak Markina-Xemein bisitatuko du zapatuan
Ekimen berezia antolatuta, Bermeoko irakurleen txokoa herriko udal liburutegitik aterako dazapatuan. Markina-Xemeinera joango dira partaideak bisitan, eta han, Bizenta Mogelen txokoak ezagutuko dituzte, bera izan baitzen euskaraz idatzi zuen lehenengo ...
1.782. urtean jaio zen Bizenta Mogel, eta hark egindako ekarpenak ezagutuko dituzte Markina-Xemeinen. Yolanda Arrieta idazlea izango dute parte hartzaileek gidari.
22 urterekin, 1.804an argitaratu zuten Mogelen lehenengo liburua. Hainbat izan ziren egin zituen lanak; horietako batzuk gorde egin dira, baina beste asko, sakabanatuta daude. Arlo askotan, gainera, bere sasoian aitzindaria izan zen Mogel, ez bakarrik literatura arloan, baizik eta emakumearen eskubideei dagokienez ere.
Bestalde, ibilbidearen ostean egingo duten tailerrean, gidari lanak egingo dituen Yolanda Arrietaren Argiaren alaba liburuaz ariko direla azaldu dute antolatzaileek: «Idazlea hobeto ezagutzeaz gain, gaur egungo bizimoduagaz dauzkan loturak ezagutzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek».
Zapatuan irakurleen txokotik egingo duten irteera hori librea dela diote, hau da, edozein herritarrek parte har dezake. Joan gura duten horiek eguena baino lehen eman beharko dute izena Bermeoko udal liburutegian. Zapatuan, 10:30ean ipini dute hitzordua.