Humboldten erakusketaz gozatzeko bisita gidatua egingo dute bihar Euskal Herria museoan
Domekan bukatuko da Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan ikusgai dagoen Wilhem Von Humboldt-en Euskaldunen herrian barrena erakusketaz gozatzeko aukera. Hala ere, egun hori orduko, erakusketa era berezian bisitatu ahalko du herritarrak; izan ere, Gema Intxausti artistaren eskutik, bisita gidatua egiteko aukera izango dute doan. Bihar17:30ean hasiko dute aipatu bisita.
Pablo Donezar, Iñaki Imaz, Diego Machimbarrena, Peio Mitxelena, Idoia Monton eta Gema Intxausti (Gernika-Lumo) artistaren 10 serigrafiek osatzen dute Humboldt-en erakusketa. Testuak Humboldten Euskaldunen herrian barrena liburuan oinarrituta daude. Halaber, Humboldten biografia, obra eta Euskal Herrira egindako bidaia biltzen duten hiru argibide-taula daude ikusgai erakusketan. Gainera, erakusketa bisitatzen duenak Humboldten aipatu liburua irakurtzeko aukera izango du erakusketan bertan jarritako sofan eserita.