Kalean da Kepa Mantzizidor abokatua
Kartzela ekiditeko 50.000 euroko bermea eskatu du fiskalak gaur deklarazioa eman duten abokatu bakoitzarentzat; baina Eloy Velasco epaileak libre utzi ditu, bermerik barik. Hala, astelehenean
Mate operazioaren baitan atxilotutako 12 abokatuak libre utzi ditu epaileak. Gainerko hiru herritarrak ere, antza denez, gaur arratsaldean eramango dituzte epailearen aurrera.
Amaia Izko, Haizea Ziluaga, Eukene Jauregi, Arantxa Aparicio eta Onintza Ostolaza abokatuek eta Nagore San Martinek deklaratu zuten atzo. Denak libre utzi zituen Velascok, baina karguekin. Pasaportea kendu diete, Espainiako Estatutik ateratzea debekatu diete, eta hilero sinatu beharko dute epaitegian.
Atzo libre utzi zituen bost abokatuentzat epaileak agindu dituen neurrien artean da espetxeetara “bisita antolatuak” egitearen debekua, instrukzioak irauten duen bitartean. Berri agentziek diotenez, kartzeletara bisitak egin ahalko dituzte, betiere, aurrez aurrekoak badira.
San Martin Herrira-ko diruzaina dela dio epaileak, eta erakunde horrekin lanean aritzea debekatu dio Eloy Velascok.