Europako araua ez du beteko Espainiak
Euskal preso politikoek Frantzian betetako espetxe zigorra kontuan ez hartzea erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Kepa Pikabearen kasua aztertu zuen atzo, eta ukatu egin dio zigor murrizketa. Erabaki horrek, guztira, 50 presori eragingo die....
Euskal preso politikoek Frantzian betetako espetxe zigorra kontuan ez hartzea erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Kepa Pikabearen kasua aztertu zuen atzo, eta ukatu egin dio zigor murrizketa. Erabaki horrek, guztira, 50 presori eragingo die. Auziaren jatorria Europako Kontseiluak 2008an onartu zuen esparru erabaki batean dago: 2008/675 legea. Horren arabera, herritar batek herrialde batean espetxe zigor bat bete badu, urte horiek kendu behar zaizkio antzeko delitu batengatik beste herrialde batean jarritako zigorrari.