EH Bildu Sukarrietak herri batzarrera deitu ditu barikuan herritarrak
EH Bildu Sukarrietak Hari Gara dinamikaren barruan, herri batzarra egingo du barikuan herrian bertan. Koalizioak herritar danak gonbidatu ditu bertara, «horien ideiek eta parte hartzeak egiten baitu herria».
Hain zuzen, 19:30ean hasiko dute aipatu batzar zabala Sukarrietako udaletxeko liburutegian.
Datorren maiatzean ospatuko diren udal hauteskundeei begirako batzarra izango da. Hala, barikuan udaletxean bilduta, Sukarrietarako aurreikusten duten herri programa aurkeztuko dute.
Herrian hobekuntzak egiteko, hiru arlotan banatu du aurten EH Bilduk bere herri programa: batetik, udaletxeak admnistrazio gisa beharrezkoak dituen hobekuntzak azaldu dituzte; bestetik, herrian hobeto bizi ahal izateko proposamenak bildu dituzte, eta, azkenik, Sukarrietak beharrezkoak dituen eraikinak zerrendatu dituzte.
Halaber, Sukarrietako zerrenda ere ezagutaraziko dute barikuan.