Eguenean (urtarrilak 15) izango da bilera, Altamira Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Udalak parte hartzeko deia egin du. Gabonetako ekintzen balorazioa egingo dute urrengo hitzorduan antolatzen hasteagaz abtera. Hain zuzen, Blas Deunaren jaia, inauteriak, zuhaitz eguna, emakumearen eguna, eta udaberriko ekintzak prestatzen hasiko dira.