Xabi Aranbururen aurkako epaiketa atzeratu egin dute
Xabi Aranburu Sagarminagaren aurka urtarrilaren 9an Tolosan (Frantzia) egin behar zuten epaiketa bertan behera geratu da. Horixe jakinarazi diote Hitzari presoaren gurasoek.Ondarrutarraren abokatuak joan den asteko eguen iluntzean deitu zien Aranburure...
Ondarrutarraren abokatuak joan den asteko eguen iluntzean deitu zien Aranbururen gurasoei. «18:30ak pasatxo deitu zigun abokatuak. Ez dakigu zergatik, baina epaiketa bertan behera geratu zela esaten deitu zigun Xabiren abokatuak. Ez digute inongo azalpenik eman. Epaiketa ez zela egingo jakin eragin digute bakarrik, besterik ez», azaldu du presoaren amak.
Barikuan egitekoa zen epaiketa, beraz, atzeratu egin da. Hala eta guztiz ere, presoaren gurasoek esan dutenez, ez dakite noiz izango den epaiketaren hurrengo data. «Ez dakigu ezer ere ez», azpimarratu dute.
Epaiketa, salaketaren harira
Tolosan (Frantzian) epaitu behar zuten ondarrutarra. Aranbururen senideek adierazi dutenez, oraindik ez dakite euren senideari zer leporatzen dioten. Salaketa Frantziako Muret Seysess espetxeak ipini ziola dakite bakarrik.
Aranburu hilabetez isolamenduan eduki zuten Muret Seysess-eko kartzelan 2013. urteko apirilean. Epaiketa salaketa orduantxe espetxean sortu zen eztaibada baten harira izan daitekeela uste dute ondarrutarraren gurasoek. «Dakigun gauz bakarra, kartzelak berak salaketa ipini ziola da, eta orain, epaitu egingo dute».