UPV Gipuzkoa taldearen kontrako derbia irabazi du Gernika Bizkaiak
Gernika-Lumoko saskibaloi taldea 79-70 nagusitu da asteburuan, oreka handiko partidan. Azken minutuetan aurrerapausoa emanda eskuratu zuen garaipena taldeak. Hala, gaur gaurkoz, seigarren postuan dira sailkapen orokorrean gernikarrak.Asteburuko jarduna...
Asteburuko jardunaldiaren ostean, baina, Embutidos Pajariel (Bembribre, Gaztela Leon) bosgarren sailkatuagaz berdinduta daude bertokoak. Leondarrek galdu egin zuten Campus Promete taldearen kontra; hala, zortzina garaipen dituzte. Rivas Ecopolis zazpigarrenak, bestalde, sei garaipen lortu ditu.
Aspaldiko partez, gernikarrek partida borobila jokatu zuten. Hasierako laurdena 19-18ko emaitzagaz amaitu zen, eta atsedenaldira 35-34 emaitzagaz joan ziren jokalariak. Bueltan, UPV markagailuan aurreratu zen, eta partidari buelta ematea erraza izan ez bazen ere, bertokoek ez zuten etsi. Gernika Bizkaia hobeto moldatu zen, eta errenta atera zion UPVri.