Gurasoek eta umeek elkarregaz egingo dute igerian domekan
Kirola eta jai giroa uztartuz, laugarren udal multikirol topaketak egingo dira domekan Lekeitioko igerilekuan. Garraitz Triatloi taldearen eskutik, guraso eta haurrak elkarregaz trebatuko dira uretako hainbat jolasetan.Udal Multikirol proiektua Lekeiti...
Udal Multikirol proiektua Lekeitioko eta inguruko herrietako Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako ikasleei zuzendutako programa da, kirola egiteko eredu hezigarriago bat bultzatzeko asmoz. Helburua emaitzak garrantzia galtzea eta maila eta gaitasun ezberdinak dituzten umeak elkarrekin aritzea dela azaldu du Lekeitioko Udalak. «Gainera, gurasoen parte hartzea bultzatu nahi dugu, eta elkarregaz kirola egiteko aukerak eman; hori guztia lehiaketa eredutik urrunduz eta topaketa ereduaren alde eginda, kirola eta jai giroa uztartuz», azpimarratu dute.
10:45ean hasiko dira domekako topaketak, eta 13:00ak arte iraungo dute. Topaketetan parte hartu nahi dutenek telefonoz eman dezakete izena, 665 720 407 edo 94-624 30 05 telefono zenbakietara deituta, edo bestela, zuzendaritza@lekeitio-kiroldegia.com posta elektronikora idatzi beharko dute .