Gernika eta Bermeo futbol taldeek berdindu egin dute asteburuan
0-0eko emaitzagaz amaitu ziren Busturialdeko futbol taldeen asteburuko partidak; Gernikak Deportivo Alavesen kontra berdindu zuen, eta Bermeok, berriz, Erandioren kontra. Bertoko taldeek etxetik kanpo berdindu zuten. Hala, puntukoa balekoa da bi taldee...
Gasteizen berdinduta, Gernikak hirugarren postuari eutsi dio. Hain zuzen, 37 puntu dauzkate gernikarrek. Laugarren postuan Zalla dago orain, puntu bakarrera. Hilaren 16ko asteburuan garaipena lortu beharko du Gernikak, play-off postuetan mantentzeko.
Bermeo, hamabigarren
Bermeok ere, hamabigarren postuari eutsi dio Erandion puntu bat lortuta. Bermeotarrek 26 puntu lortu dituzte orain arte. Bederatzigarren sailkatutik 17.era, puntu kopuru antzekoa dute taldeek. Hala, gora zein behera egin dezakete bermeotarrek datozen partidak irabaziz edo galduz gero.