Ekoargazkirik hoberenak
Jose Luis Rodriguezek irabazi du aurtengo Ekoargazki Lehiaketako bilduma onenaren saria. 14 urtetik beherakoetan, berriz, Unai Revueltarena izan da Bilduma Onena.Abenduan banatu zituen Ekozain ekologi taldeak 2014ko Ekoargazki lehiaketako sariak, baina...
Abenduan banatu zituen Ekozain ekologi taldeak 2014ko Ekoargazki lehiaketako sariak, baina atzora arte egon dira ikusgai Uhagon kulturgunean. Orain, argazkiak itzuli egingo dizkiete parte hartzaileei. Argazki sarituak, baina, ekologia taldearen esku geratuko dira.
Markina-Xemeinen ingurumena zaintzeko egindako ekintzak atera behar izan dituzte aurten parte hartzaileek. Denetara, hamazazpi lagunek hartu dute parte, azkenean, Ekozain ekologia taldearen argazki rallyan: hamalau nagusik eta hiru umek. Horien guztien artean bilduma onenak eta jarritako gaietako beste hiru argazkik izan dute saria, bai nagusien mailan zein gazteetan.