Atxondoa auzoko argiteria hobetu du Foruko Udalak
Foruko Atxondoa auzoko kaleko argien egokitzapena amaitu berri du Foruko Udalak. Horien arabera, «udalaren kudeaketa irizpideetan, ingurumena eta aurrezte energetikoaren alde egiten da. Horren baitan dago herriko auzoetako eta landa guneetako argiteri...
Jane Eyre Urkieta Foruko alkateak azaldutakoaren arabera, forutarrek herriko erdigunea partekatzen dute, bertan batzen delako herriko aktibitate sozio-kulturala. «Hala ere, auzoetako bizi kalitateak erdiguneak bezalako garrantzia du gure gobernu taldearentzat. Argiteria hobetzeko lanekin eraginkortasun energetikoa irabaziko dugu, bai eta segurtasuna eta gure herritarren ongizatea ere».
Atmosferara igortzen den CO2-a gutxituz eta argi kutsadura murriztuz, Foruan eraginkortasun energetikoa irabaztea dute helburu nagusia. Atxondoa auzoan egindako argiteria hobetzeko lanetan, 39 argi puntu ezarri dituzte. Modu horretan, energia elektrikoaren kontsumoa gutxitu egiten dela aipatu dute, Argiteriaren Instalazioetako Eraginkortasun Energetikoaren Arautegiak zehazten duenari egokituta, hain zuzen ere.
Lan horietarako inbertsioa 83.497,27 eurokoa izan dela jakinarazi du udalak. Hala ere, Tokiko Agenda 21aren baitan, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Energiaren Euskal Erakundeagaz (EEE) diru laguntzak kudeatu dituztela azaldu dute.