36ko gerrako jazoerak, liburuan bilduta
Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontean liburua aurkeztu zuen barikuan, Zentrala kultur gunean, Patxi Juaristi Larrinaga liburuaren egileak. Liburuan jaso dituen 36ko gerrako frontea Berriatuan egon zeneko bizipen batzuk kontatu zizkien idazle ...
Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontean liburua aurkeztu zuen barikuan, Zentrala kultur gunean, Patxi Juaristi Larrinaga liburuaren egileak. Liburuan jaso dituen 36ko gerrako frontea Berriatuan egon zeneko bizipen batzuk kontatu zizkien idazle eta soziologo markina-xemeindarrak, kultur gunean batutako herritarrei. Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzuak eta Berriatuko Udalak elkarlanean argitaratu duten liburua Berriatuko udaletxean ere egongo da salgai.