Ramonesen bertsiorik onenak Beikozinin entzun ahalko dira gaur
Gramones taldearen kontzertua 23:00etan hasiko da. Ramones taldearen bertsioak hoberen egiten dituen taldea dela diote adituek. 'It´s Alive' lana bertsiotuko duteRamones talde ospetsua bertsiotzen duen talde moduan aurkezten da Gramones. Eta gaur Onda...
Gramones taldearen kontzertua 23:00etan hasiko da. Ramones taldearen bertsioak hoberen egiten dituen taldea dela diote adituek. ‘It´s Alive’ lana bertsiotuko dute
Ramones talde ospetsua bertsiotzen duen talde moduan aurkezten da Gramones. Eta gaur Ondarroako Beikozinin eskainiko dute kontzertua. Emanaldia 23:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude, Beikozinin, 10 eurotan; kontzertua hasi aurretik sarrerak txarteldegian egongo dira, 12 eurotan.«Mundu mailan, Ramonesen bertsiorik onenak egiten dituen taldea da Gramones». Horrelantxerik deskribatzen dute musika adituek Gramones taldea. «Hainbesterako ez dela uste duenak, joan dadila ikustera», gaineratzen dute.
Izatez, Gramones Gasteizko musikari ezagunez osatutako taldea da. Gutxitan elkartzen dira, eta izugarrizko plazera da ramoneszaleentzat beraiek zuzenean ikustea.
1997. urtean eratu zuten taldea, Ramones taldearen It’s Alive diskoaren zuzeneko ikuskizuna eskaintzeko asmoz. Eta hain justu, gaur, Ondarroan, Gramones taldea goitik behera errepasatuko du Gramonesek It´s Alive diskoa errepasatuz. Disko hori oinarri hartuta, Ramonesek 1977 urtean Londresko (Ingalaterra) Rainwon Theatre antzokian sekulako ikuskizuna eskaini zuen.
Gramones baina, zaletasunetik haratago doa. Izan ere, Todos somos Ramones dokumentalean ere parte hartu zuten taldeko kideek, eta Gotzon Hermosilla Berriako kazetariak New York-eko taldeari buruz idatzitako Ramones familia maitagarria liburuan ere agertzen dira.
Horrela ba, momentu honetan Ramones taldeari gorazarre egiten dion talderik onenak Ondarroa punk-rock doinuekin astinduko du gaur.