Pala txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira asteburuan
Mutrikuko gomazko pala txapelketa herrikoia bere bukaerara heltzen ari da. Astebukaeran finalaurrekoak jokatuko dira, eta hurrengo asteburuan finalak.Danok Bat pelotazale elkarteak adierazi duenez, aurtengo txapelketan izena eman duten 18 bikoteetatik ...
Danok Bat pelotazale elkarteak adierazi duenez, aurtengo txapelketan izena eman duten 18 bikoteetatik zortzi besterik ez dira finalerako txartela lortzeko lehian ariko. Datozen egunotan lau bikotek 1. mailako finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta beste laurek 2. mailakoak.
Txapela berresteko nahia
Lehenengo partida gaur iluntzean jokatuko da Miruaitz frontoian. 18:00etatik aurrera, 2. mailan jokatzen ari diren Zigorrek eta Joxemik indarrak neurtu beharko dituzte Illarraren eta Txutxiren aurka.
Bihar, aldiz, 1. mailako finalaurreko guztiak jokatuko dira. 10:30etik aurrera, iaz 1. mailako garaile izan ziren Igor eta Xabi Garalde, Kepa Arrizabalagaren eta Aitorren aurka ariko dira. Lehen partida bukatu eta gero, bigarren finalaurrekoaren txanda izango da. Isaac eta Manzisidorrek Josu eta Joseba izango dituzte aurrez aurre.
Azkenik, domekan, 2. mailako azken partida jokatuko da. 17:00etatik aurrera, Jon eta Urtzi mendean hartzen saiatuko dira Kepa eta Edu.