Otsailaren 7tik 28ra izango da jantokiko begirale ikastaroa
Otsaileko lau zapatutan eskainiko da Bermeoko Gazte Informazioak (GIZ) antolatzen duen jantokiko begirale ikastaroa, otsailaren 7an hasi eta 28ra bitartean, hain zuzen.Jakinarazi dutenez, ikastaroa Gurutze Gorriak Bermeon dituen bulegoetan emango da ot...
Jakinarazi dutenez, ikastaroa Gurutze Gorriak Bermeon dituen bulegoetan emango da otsaileko lau zapatu horietan. Ikastaroa amaitzerakoan, parte hartzaileei Bizkaiko Gurutze Gorriak luzatutako titulua emango dietela azaldu dute.
Parte hartu gura dutenek GIZek Gizarte eta Kultura Etxean dituen bulegoetan eman beharko dute izena, eta lekuak mugatuak dira. Ohi legez, 35 urtera arteko gazte bermeotarrek izango dute lehentasuna.