'Museoa eskoletan' programagaz jarraituko du Bakearen Museoak
2015erako ekintzen berri eman du Gernika-Lumoko Museoak. 2014ko balorazio ona egin dute arduradunek. 34.087 bisitarirekin zarratu zuten urteaBake kultura eskola umeekin lantzeko asmoz, Museoa eskoletan izeneko programa ipini zuen martxan Gernika-Lumoko...
2015erako ekintzen berri eman du Gernika-Lumoko Museoak. 2014ko balorazio ona egin dute arduradunek. 34.087 bisitarirekin zarratu zuten urtea
Bake kultura eskola umeekin lantzeko asmoz, Museoa eskoletan izeneko programa ipini zuen martxan Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, aurreko ikasturtean. 2015ean programa hori mantenduko duela jakinarazi du Bakearen Museoak, eta, orain arte bezala, Bizkai osora zabalduko du eskaintza. Programa horren bitartez, umeek bakearen kulturarekin lotutako tailerrak landu ahal izango dituzte eskoletan, Gernika-Lumoko Bakearen Museoko hezkuntza arloko arduradunaren gidaritzapean. Bizkaiko eskola denek eska dezakete programarekin bat egitea, eta doakoa izango da.Era berean, hasi berri den urterako ekintzen berri ere eman du museoak. Bisita gidatuak eskainiko ditu, bai museora zein bonbardaketa garaiko babesleku batera; eta ekimen bereziak ere egingo ditu egun esanguratsuetan. Urteko lehen ekintza berezia otsailean egingo du Bakearen Museoak, eskolekin batera, Bakea eta ez biolentziaren nazioarteko astea gogoan izateko. Hala, otsailaren 3tik 6ra bitartean, hainbat tailer eta ekintza egingo dituzte museoan.
Horrez gain, erakusketa bibliografiko berri bi ipiniko ditu ikusgai 2015. urtean, eta atzerriko artxiboetan ikertzen jarraituko dute Dokumentazio zentroko arduradunek. Besteak beste, Amerikako Estatu Batuetako eta Errusiako artxiboetan ikertzeko asmoa dute.
Hiru erakusketa aurten ere
Gainera, 2014. urtean egin legez, museoen sare ezberdinek antolatzen dituzten kongresuetan egoteko asmoa agertu dute Bakearen Museoko arduradunek. 2014. urtean Hego Korean, Noruegan, Belgikan, Bartzelonan (Herrialde Katalanak) edota Derryn eta Belfasten (Ipar Irlanda) izan da museoko zuzendari Iratxe Momoitio, historiari buruzko hitzaldiak ematen.
Aldi baterako erakusketak zein izango diren ere zehaztu dute: Zibilizazioen arteko elkarrizketa (ikusgai dago orain, martxora bitartean); Gernika eta beste leku batzuetako berreraikuntzari buruzko erakusketa propio berria (martxo amaieratik irailera bitartean; eta Cosiendo Paz: Conflicto, Arpilleras, Memoria (iraila amaieratik 2016ko martxora bitartean).
Iazko balantze ona
2014. urtean museoak izan dituen bisitan berri ere eman dute arduradunek, eta burututako ekintzen balorazioa egin dute. Balantzea positiboa izan da; urtea 34.087 bisitarekin amaitu dute, «azken urteetako bisitari kopururik handiena».
Euskal Herritik, Espainiar estatutik, Europako herrialde ezberdinetatik, Amerikako Estatu Batuetatik edota Asiatik heldutako bisitariak izan zituen museoak iaz.
Ikerketa lanak
Antolatutako ekitaldiak ere ugariak izan ziren. Besteak beste, aldi baterako hiru erakusketa garrantzitsu egon dira ikusgai Bakaren Museoan: Giza eskubideen aldeko tira, TRANSIT Gernika eta Zibilizazioen arteko el- karrizketa.
Dokumentazio zentroaren ondare dokumentala aberastea ekarri duten zenbait ikerketa ere egin dituzte museoko eta dokumentazio zentroko arduradunek Salamancan, Avilan, Pobleten (Espainia), Bartzelonan eta New Yorken (AEB).
Leku horietara egindako bidaiei esker, Gernikako bonbardaketari eta 36ko gerrari buruzko dokumentu berriak ditu orain Gernika-Lumoko Bakearen Museoko Dokumentazio Zentroak.