Morgak frontoia konpontzeko laguntza eskatu du
Herriko frontoia konpontzeko beharra duela eta, diru laguntza eskatu dio Morgako Udalak Eusko Jaurlaritzari. EREIN programaren bitartez, Morgako frontoian konponketa lanak egiteko eskatu du laguntza hori, hain zuzen ere.Itoginak eta hezetasun arazoak s...
Itoginak eta hezetasun arazoak saihestu gura ditu udalak, eta uralitazko teilatua aldatu gura du. Horretarako, proiektu bat egina du Morgako Udalak, eta beharrezko aurrekontua 138.537,99 euroan zehaztu du. Udalak azaldu duenez, frontoia erabilera anitzeko gunea da herrian, eta morgatarrek, ume, gazte eta nagusiek, asko erabiltzen dute. Aisialdirako lekua da frontoia, eta han egiten dituzte herriko ekintzak.
Erantzunaren zain
Frontoia hobetzeko lanekin, gainera, morgatarren gozamenerako instalazio egokiak bermatu ahal izatea da udalaren helburuetako bat. Laguntza eskaera bideratuta duen arren, erantzunik ez du jaso oraindik udalak. Eta jasoko balu ere, laguntza hori zenbatekoa izan daitekeen ez daki.
Hala ere, frontoiak behar dituen konponketak egiteko diru iturri baten beharra dutela azaldu dute udal arduradunek, eta Jaurlaritzaren laguntza ekonomikorik ez badute, ezin izango dituztela lan horiek egin.