Iolatzen erakusleihoa, Gabonetako ederrena
Bertonen erakusleiho lehiaketaren bigarren saria, Modas Marianek jaso du, eta hirugarrena, Aintzane loradendak. Herritarrentzat, berriz, Nusadua dendarena izan da aurtengo Gabonetako politena.Iolatz gizon eta gazte moda izan da Berton Bermeoko txiki-er...
Bertonen erakusleiho lehiaketaren bigarren saria, Modas Marianek jaso du, eta hirugarrena, Aintzane loradendak. Herritarrentzat, berriz, Nusadua dendarena izan da aurtengo Gabonetako politena.
Iolatz gizon eta gazte moda izan da Berton Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteak antolatu duen XIII. erakusleiho lehiaketaren irabazlea. Bertoneko teknikari Amaia Galvanek jakinarazi duenez, «herriko 28 dendek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, iaz baino gehiagok».Iolatz gizon eta gazte moda dendaren atzetik, Modas Marianek eta Aintzane loradendak jaso dituzte bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Aurten, gainera, lehenengoz, herritarrek ere erakusleihorik gustukoena aukeratu ahal izan dute, eta haientzat Nusaduarena izan da Gabonetako erakusleihorik politena. Galvanek azaldutakoaren arabera, «lehenengoa aldia izateko ondo joan da, 100 boto inguru jaso dira eta alde handiz irabazi du Nusaduak». Datorren urtera begira, baina, buelta bat eman behar diote gaiari, «herritar gehiagok parte har dezaten».
Herriko zenbait elkarteetako ordezkariak izan dira aurten lehiaketako epaimahaikideak, eta «denetarikoa» egon dela aipatu dute: «28 dendaren artean, oso ondo egon diren erakusleiho asko egon direla esan dute, baina baita ere, asko hobetu ahal zirenak».